ESKUALDEKO HERRIAK

Eskualdea zer den garbi gelditu zaizula seguru nago. Dena den gogoratuko dugu:

Elkarren ondoan dauden eta nolabaiteko batasuna eta antzeko ezaugarriak dituzten herrien multzoa da ESKUALDEA.

Gure eskualdea DONOSTIALDEA da, baina zein da herri multzo hori? Zein herrik osatzen dute eskualdea?

Blogaren hasieran Mei-Lik proiektu bat planteatu zigun: ibilbide bat egitea eskualdearen herriak ezagutzeko.  Horretarako ibilbide birtual bat egingo dugu, herri bakoitzaren aurkezpena, informatikoki eta Power Point aplikazioa erabiltzen. Lasai, irakasleak lagunduko dizu.

Baina ezer baino lehen herri horien informazioa behar dugu: Informazioa non dago? Liburuetan, entziklopedietan, interneten, turismo bulegoetan, pertsonengan, ... 
Zer informazio behar dugu? Lasai berriro; egin klik hemen eta inprimatu edota deskargatu informazioa jasotzen lagunduko dizun dokumentua. 

Bete ondoren Power Point-a zer den eta nola egiten den kontatuko dizu irakasleak. Txantiloia hemen duzu. Hau ere deskargatu.



No hay comentarios:

Publicar un comentario